XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hiztunen jarrera hizkuntzarekiko ere ez da berdina, batzuek beren hizkuntzan komunikatzeko bide bat besterik ez dutelako ikusten; gainerakoentzat, ordea, hizkuntza eskualde edo herrialde batekin identifikatzeko modua da. Hauez gain, beren hizkera mespresatzen duten batzuek ere badaude; beste batzuentzat, ordea, hau nortasun linguistikoaren indartzaile bihurtzen da.

Hizkuntzarekiko jarrera hauek askotan iritzi subjetiboek baino indar handiagoa izan ohi dituzte.

Egindako grabaketetan, anitz izan ziren hizkuntzaren inguruan bildu genituen iritziak. Hauek dira ateratako ondorio batzuk.

- Orokorrean gai ziren ezberdintzeko nongoa zen beste hiztun bat erabilitako azentuarengatik. Adibidez, Ultzamako bat gai zen esateko bestea Imotzkoa zen erabilitako azentaurengatik, edo Baztangoa edo Basaburukoa, eta alderantziz.

- Esaten zutenez, erabilitako hitzengatik gai ziren jakiteko nongoa zen hiztun bat ala bestea. Hiztunen iritzien arabera, aztertu eremuan banaketa hirukoitza egin daiteke:

a) Ultzama, Atetz, Lantz, Odieta eta Anue haranez osaturiko talde bat. Gehienek azpimarratzen zuten eremu honetan dagoen antzekotasuna eta azpimarratzen zuten euskara berdintsua zela eremu guztian. Iritzi hauen arabera, Ultzamako euskara Ilarregiraino helduko zen, Basaburuko mugaraino hain zuzen ere.

Gainera, hiztun gehienek kidetasuna nabaritzen dute ultzameraren eta baztaneraren artean, nahiz batzuek honi frantses kutsua hartzen dioten. Ultzamera eta Basaburukoaren artean dagoen antzekotasuna baino askoz handiagoa da, iritzi guztien arabera.

b) Imotz eta Basaburuko herri batzuez osaturiko beste talde bat: Erbiti, Gartzaron, Beramendi, Jauntsarats, aurreko hizkeratik zertxobait aldentzen direnak.

d) Azkenik, erditik urrutiago dauden herriak: Beruete, Arrarats eta Igoa, gehien urrutiratzen direnak dira eta estilo ezberdinena erakusten dutenak.